XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zizurkil Kaputxino baten meza berria

Datorren igandean Iruña ko Buruñurdunen (Kaputxinoen) eleizan esango du bere lenengo Meza Larraul dar Bernabe aba gazteak.

Larrauldarra jaiotzez izan arren, erri ontan ezaguna da, gaztetxua zala urte batzuek emen igaro zitualako San Migel baselizatxo ballaran.

Bere aiton amonak Santa Rosa mendiko ermita zaitu zuten gogo ta arretaz, eta urte asko ez dira oraindik, eleizakoak artu ta Jaungoikoak Bereganatu zituala.

Bere senidetatik beste bik Jaungoikoari bere biotz garbiak eskeñi ta itxin bizi dira monja bizimoduan.

Datorren igandeko egun aundi ori dala ta, Iruñan bilduko dira gazte onen aideak, eta oker ez bagaude itzaldia egitera Donostiko Arteaga'tar Jon Toma Antiguo'ko apaiz ta emen lenago egondakoak, egingo du.

Zizurkildarrak poztu bearrian gera, ta alaitasunaren indarrez, bijoaz Iruñaraño gure biotzeko agurrik gozo gozoenak.

Beste berririk ez.

- Urka Mendi kilkerra bere zuloan sartu zanetik ezer gutxi irakurtzen degu erri onetzat.

Txitxarro ta Berdela berriz ba dirudi Joxe Migel en batela artu ta viaje de boda egitera itxasoz auntz joanak dirala.

Ondo ibili adizkideak, ondo ibili.

Ia zatoztenerako bixiguren bat bidaltzen diguzuten.

Baño preskua e? Txitxarro ta Berdela bezin prexkuak ez ordea.

Ez Jaungoikoagatik.

Jela baño prexkoagoak ditugu oiek eta.

Nekazari bazkuna.

- Emen ere zerbaitetan badabiltzala ezagun da.

Beste egunen batean baleike gai ontaz zerbait esatea.

Erantzun ondo nekazariak: erantzun.

Akula mendi.